Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Egun luzea izan zuten pasa den larunbatean Zestoako Santa Eske taldekoek. Egun guztian zehar baserriz baserri kantuan ibili eta gero, bertso afaria egin zuten Gure Txokoa elkartean. Bertan, Santa Eskeko taldeko kideek, azken urte hauetan koplari ibilitako bertsolariei omenaldi txiki bat egin zieten eta “Santa eskea maite dugunon izenean, eskerrik asko” zioen zapi bana oparitu zitzaien Nikolas Zendoia, Manuel Uztapide, Jesus Iribar Olalde, Millan Telleria, Oskar Alberdi eta Garikoitz Lopetegi bertsolariei. Jarraian, Jon Maia eta Jone Uria bertsolarien txanda izan zen.
Ikusi argazkiak eta bideoa: