Azpeitia-Zestoa oinez Zestoa osasuntsu ekimenaren baitan
Danbolin— 2023-12-13Bihar, abenduaren 14ean, “Zestoa Osasuntsu” ekimenaren baitan Azpeitiatik Zestoara txangoa egingo dute. 8.5 kilometroko luzaera izango da ibilaldiak.
Parte hartzaileak 8:50ean, egingo dute topo herriko kiroldegiaren aurrean. Garraio publikoa erabiliko dute Azpeitiara joateko; beraz, parte-hartzaileei autobus txartela ekartzeko gogorazten zaie. Ibililaldia egiteaz gain hamaiketakoa ere egingo da.