Albisteak

2023a San Silbestrearekin agurtuko da aurten ere Zestoan

San Silbestre lasterketa herrikoiarekin agurtuko da 2023a Zestoan. Abenduaren 31n, 17:00etan, herriko plazan hasi eta bertan bukatuko dute froga parte hartzaileek. Adinaren arabera, ibilbilbide ezberdinak izango dira.

Izen-ematea dohainik eta sariak guztientzat

San Silbestre lasterketan parte hartzea doakoa da. Txikienetatik hasi eta eskarmentu handiko korrikalarietaraino, denak daude kirol jardunaldiĀ  honetan parte hartzera gonbidatuta. Gainera, eskuzabaltasunak gainezka egingo du aurten, irabazleentzat ez ezik, parte-hartzaile guztientzat ere sariak egongo baitira. Izen-ematea egunean bertan 16:00etatik 16:5era egongo da zabalik.

Adin guztietarako ibilbidea

San Silbestre lasterketaren ibilbidea adin guztietara egokitzen da, parte-hartzaile bakoitzak neurrira egindako erronka bat aurkituko duela ziurtatuz. Gazteenek, 10 urtera artekoek, 200 metroko ibilbidea izango dute, eta 10-15 urteko gazteek, berriz, 1000 metroko ibilbidea. 16 urtetik gorako parte-hartzaileek, 3.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide