Albisteak

Azpeitiko kirol instalazioak erabili ahal izango dira Mugiment txartelarekin

Azpeitiko kiroldegia (Argazkia: uztarria.eus)

Eusko Jaurlaritzak aldundiekin eta udalekin batera bultzatutako Mugiment kirol txartela egitasmoan parte hartuko du Azpeitiko kiroldegiak. Hemendik aurrera, Mugiment txartela dutenek,  Azpeitiko kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango dute. Guztira, Gipuzkoako 48 herrik egin dute bat egitasmoarekin.

Txartelaren funtzionamendua

Txartela eskuratzea doakoa da, baina beharrezkoa da udalaren kirol zerbitzuko bazkide izatea erabili ahal izateko. Jende pilaketak saihesteko, kiroldegi gehienek ordutegi mugak dituzte. Horregatik, garrantzitsua da txartela erabiltzerako orduan ordutegian ondo begiratzea.

Honako hauek dira Kirol Txartela erabiltzeko pausuak:

1. Mugikorrean Mugiment Kirol Txartela aplikazioa instalatu mugikorrean.

2. Erregistratu datu pertsonalak emanez: e-posta eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.

3. Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, Mugiment Kirol Txartela erabil daiteke.

4. Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NANa erakutsi behar da.

5. Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatzen kodea sartuz eta sarrera emanez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide