Azpeitiko udaletxean, bi dantzari zestoar argentinar talde bati dantzan

Pelikula edo txiste baten hasiera izan daiteke ezta? Hortxe inspiraziorako ideia. Kar kar kar! Atzo, astelehen buruzuri bat izan zen baina guk dei bat tarteko, Argentinako turista talde bati dantzatu genion. Atzo arratsaldean argentinar turista batzuk, asko euskal diasporako kideak, Azpeitira iritsi ziren. Udaletxera hurbildu zirenean harrera egin zieten Azpeitiko Izarraitz txistulari taldekoek eta ondoren udaletxeko aretora igo ziren. Bertan Azpeitiko alkateak ongietorria eman zien eta ondoren gure taldeko bi dantzarik agurra dantzatu genien.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide