Albisteak

Badatoz santakutzak

Santakutz jaiak ospatuko dituzte herrigunean, hilaren 2an eta 3an. Hemen egitaraua:

Maiatzak 2, asteartea:

19:00. Jaien hasiera. Kalejira: Idiakaitz Txistulari taldea, Azpeitiko Banda eta Zestoako Musika Banda.

22:30. Helduen danborrada. Elkarte eta taldeak: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda). Ondoren, Ustekabe txaranga.

Maiatzak 3, asteazkena:

10:30. Idiakaitz Txistulari taldearen diana.

12:30. Meza Nagusia, parrokian.

18:00. Umeen danborrada.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide