Albisteak
Bainuetxeko langileek aurrehitzarmena sinatu dute bost orduko negoziaketak eta gero
— 2018-07-16Bainuetxeko langileek, Donostian egoitza duen Lan Harremanen Kontseilura (LHK) jo behar izan dute lan hitzarmena adostu asmoz. Bost orduko negoziaketen ondoren, lau urterako aurrehitzarmena (2018-2021) adostu dute. Ultra-aktibitate mugagabea, alegia, 2021ean, hitzarmen berria sinatu arte ordura arteko hitzarmeneko baldintzak mantenduko dituzte langileek eta inaplikazioaren klausula ere aurrehitzarmenean jasotzea lortu dute. Horiek izan dira adostea gehien kosta zaizkien artikuluak. Biak ere, lan erreformaren aurka langileak babesteko artikuluak. Horrez gain, lau langile ebentual fijo diskontinuo bihurtzea eta jai egunetan lan egitearen balioa igotzea ere lortu dute. Soldatei dagokienean, 2018an KPIa gehi 3,5 eta gainontzeko urteetan KPI gehi 0,5eko igoera aurre hitzartu dute.
ELA sindikatuko hiru kide eta LAB sindikatuko bik osatzen duen komiteak azpimarratu duenez, “negoziaketa oso gogorra izan da eta aurrehitzarmena sinatu arren, beti prekarietatearen aurka borrokatzen jarraituko dugu”.
Egin zaitez bazkide