Albisteak

Bainuetxeko langileek lan baldintza duinen aldeko borrokan jarraitzen dute

Duela bi aste hasi zituzten lan baldintza duinak aldarrikatzeko protestak Bainuetxeko langileek. Gaur arratsaldean berriro bildu dira lantoki aurrean “Bainuetxean gure eskubideen alde borrokan” lemapean.  Egoerarekin “nazkatuta” daudela adierazi dute. 2016tik lan egutegirik ez dutela eta langileek “lan karga itzelak” dituztela salatu dute, “geroz eta langile gutxiago daude eta horietako asko gainera denboraldi baterako kontratupean daudenak dira eta hotelak %95eko okupazioa du ia urte osoan, lan karga oso handia da”.

Aurreko astean esan bezala, garbi dute mobilizazioak gogortzen hasi beharko dutela eta datorren astean egun osoko geldialdia egiteko ideiarekin daudela nabarmendu dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide