Albisteak

Bandak ikasturte amaierako kontzertua joko du bihar eta Kepa Martinez de Albeniz zuzendaria, Hans Zimmerren monografikoarekin agurtuko dute

Zestoako bandak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du bihar. Kontzertua 22:30ean izango da kiroldegiko aterpean, ikus-entzunezko kontzertua izango da eta film ikonikoen soinu-banden aukeraketa bat aurkeztuko dute, non musika eta zinea uztartzen diren. Gainera, eguraldiak aukera ematen badu, kalejira bat egingo da 19:00etatik aurrera kontzertua iragartzeko.

Bihar joko dituzten abesti guztiak Hans Zimmerrek konposatuak dira, “The Da Vinci Code”, “Pearl Harbor”, “Prince of Egypt”, “The Last Samurai”, “The Lion King”, “Music from Gladiator” eta “Pirates of the Caribbean” film ospetsuetakoak.

Ikasturte amaierako kontzertu hau bereziki esanguratsua izango da, bandan 16 urteko ibilbidea egin ondoren, Kepa Martinez de Albenizek zuzendutako azken ekitaldia izango baita. Oraingoz, BeƱat Etxabe bitarteko zuzendari bezala geratuko da, taldeak datorren ikasturteari begira zuzendari berri bat aurkitzeko hautaketa prozesua hasten duen bitartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide