Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Barreterapia saioa antolatu du Portale kultur elkarteak datorren hilaren 31rako. Manex Beristain berreterapeutak gidatuko du saioa. “Norberaren errespetu eta askatasunetik, gozamen eta sormenarekin bat egingo dugu. Horretarako jolasa erdigunean jarri eta barrea, umore tresna gisa erabiliz, gure barruko alaitasuna eta samurtasuna aktibatuko ditugu” azaldu du Beristainek.
Saio arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da, Alonderon. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 635 75 39 85 telefonoan.
