Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Basauri-Bilbondo pilota egokituko sari nagusia jokatuko du Jurdan Arakistainek igande honetan, hilak 13. Eguerdiako 12:00etan izango da hitzordua Basauriko San Miguel pilotalekuan. Kategori ezberdinetako bi partida jokatuko dira. Adimen urritasun mailan, Ibai Magdalena eta Jurdan Arakistain, Iker Tejido eta Eneko Sagarmendiren aurka arituko dira. Urritasun fisiko mailan berriz, Jose Centero eta BeƱat Lizasok Gorka Alvarez eta Asier Navaridaren aurka jokatuko dute. Emanaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB-1n, Euskadi Irratian eta Gaztean.