Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Baserritar eta artisauen azoka antolatu du Txikitasunian Haundi elkarteak hilaren 17rako, Txara Kooperatiba eta Arroa Beheko Festa Batzordearen laguntzarekin. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak bitartean, inguruko barazki, ogi, gazta, esti, arropa, bitxi edota xaboiak eskuratzeko aukera izango da bertan. 23 postu baino gehiago egongo dira eta taloak dastatzeko aukera ere izango da.