Bat egin Errigora Balioekin

Aurten ere martxan da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta Eskutik Eskura kanpaina, kanpaina hori bestela kontsumitzeko bide bat da. Errigora Balioen arabera kontsumitzekoa, hain zuzen.  Martxoaren 29ra arte kanpaina honetan parte hartuz:

• Bertako elikagaien alde egingo duzu.
• Euskara indartuko duzu.
• Auzolana bultzatuko duzu.
• Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Aurtengo berrikuntza hori da, beraz, martxoaren 1ean Errigora Balioak identifikatzailea aurkeztu zutela, Errigorako produktuak balio horiekin estuago lotzeko berme-zigilua, alegia. Eta, kanpaina honetan eskaera egitea, identifika­tzaile hori indartzeko bidea ere bada. Izan ere, berme-zigilu bizia da sortu dutena, erronka berriei erantzun nahi  diena, eta, kontsumitzaileen babesarekin, ekoizpenaren eremuan pausu berriak emateko eta identifikatzaileak konpromiso sakonagoak barnebiltzeko babesa izango du Errigorak. Esaten duten bezala, kontsumitzeko modua aldatuta, ekoizteko erak alda ditzakegu.

Eskaerak egiteko sartu errigora.eus atarian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide