Albisteak
Bazkari begetarianoa Laiak dendaren eskutik
— 2018-02-20Laiak dendak antolatuta, bazkari begetarianoa izango da datorren larunbatean, hilak 24, eguerdiko 13:30ean Ipintza Elkartean. Gaizka Kortadi sukaldari zestoarrak prestatutako menuaz gozatuko dute mahaikideek. Silvana Huegun dietalaria ere bertan izango da eta jango dituzten produktuei buruzko azalpenak emango ditu bazkal aurretik.
Otsailaren 21a baino lehen izena ematea komeni da, Laiak dendan edo 943 148 134 telefonoan. Menuaren prezioa 20€takoa izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide