Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa-k antolatuta, benjamin eta alebin kategorietako neska pilotarien topaketak egin dira gaur goizean Zestoako kiroldegiko frontoian. Eskuzko modalitatean aritzen diren pilotari neskak asko direla erakutsi dutelarik.
Jardunaldia 10:00etan hasi da, eta alebinen txanda izan da lehenik; ondoren, 11:30etik 13:00etara, benjaminen partaidetza iritsi da. Topaketek ez dute lehiaketa izaera hutsa izan, eta jolasak, dinamikak zein partidatxoak uztartu dituzte neskek, elkarrekin eta giro onean.
Antolatzaileek aurrez jakinarazi bezala, parte-hartzaileek ez dute zuriz jantzita joan beharrik izan. Honako klubetako pilotariak aritu dira Zestoan: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Alkiza, Aloña Mendi (Oñati), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao), Oiarpe (Oiartzun), Oteiza (Azkoitia), Otsabio (Lizartza), Pagazpe (Usurbil), Urnieta, Zarautz eta Ziotza (Zizurkil).




