Berrabiatu Programa berria abian

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin BERRIABIATU deituriko programa berri bat abian ipini du. Programa honen helburua gure eskualdeko autonomo nahiz enpresa txikiei laguntzea da honako aukerak landuz:

  • Negozioaren egungo egoeraren azterketa
  • Aurrera begirako lehentasunak identifikatzea
  • Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko orientazioa

Honela, programa honetan jasotzen diren zerbitzuaren barne, Iraurgi Berritzen eta enpresa edo autonomoaren artean elkarrziketa bat burutuko da, non Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzua jasoko dutenen esku ipini duen “Berriabiarazi” erremintaren bitartez, negozioaren azterketa egingo den. Lanketa horren ondorioz, Orientazio eta Bidelagun zerbitzua jasotzen duten enpresek eta autonomoek, parte hartu ahal izango dute gaur egun Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziatik lantzen diren hainbat ekintzetan: elkarlan sare dinamiketan, kapazitaziorako formakuntza eta prozesuetan, eta indarrean dauden diru laguntza ezberdinen inguruko orientazioan.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek, Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deitu edo honako helbide elektronikora idatzi dezakete berrabiatu@iraurgiberritzen.eus.

Informazio gehiago ondorengo estekan: https://labur.eus/Programa_Berrabiatu

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide