Berritasunekin dator aurtengo Gabon Abesbatza

Gabon Abesbatzatik bidalitako oharra:

Abenduaren 24 arratsean egin ohi dugun ibilbidean aldaketak egongo dira, herrigunean ordu egokiagoan abestu eta batik bat ahalik eta zestoar gehienek entzun gaitzaten.
Herriko bi egoitzetan egiten ditugun saioek guretzat garrantzi berezia dutenez, San Juan egoitzatik abiatuko gara arratsaldeko 17:00etan. Amaieran arkupetan egiten den saioa, aldiz, arratsaldeko 19:00etan egingo dugu aurten, ohikoa baino goizago.
Entsegu orokor bakarra izango da, baina aurrez ahotseka entsaiatzeko aukera izango dugu, kantari berriak biltzeko asmoz. Eta Bandak eguerdian egin ohi duen kontzertuan ere parte hartuko dugu.

Hauexek data guztiak:

Abenduak 12 asteartea: Emakumeen entsegua: 20:00etan Sopranoak / 20:30ean Kontraltoak
Abenduak 19 asteartea: Gizonezkoen entsegua: 20:00etan Tenoreak. / 20:30ean Bajuak
Abenduak 20 asteazkena: Bandarekin entsegua 20:00etan
Abenduak 22 ostirala: ENTSEGU OROKORRA 20:00etan

Mezu honekin beraz gure abesbatzan parte hartu nahi duen orori dei egiten diogu, animatu dadila gurera batzera! Aurten bereziki dei egin nahi diegu inoiz parte hartu eta berriz animatu nahi duen horri, baita ahots berriei ere! Zuen zain egongo gara!

Gabonetako abesbatza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide