Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bertso afaria izango da Arroagoiko herri etxean azaroaren 16an. Maddalen Arzallus eta Aitor Salegi arituko dira bertsotan eta ondoren, DJ Pajaritoren musikak alaituko du giroa. Sarrerak jada eskuragai daude Zestoako Portale tabernan, Zumaiako frontoian edo 687 615 996 telefono zenbakira deituta. Txartelak erosteko azken eguna azaroaren 13a izango da. Menua honakoa izango da: Entsalada nahasia, bakailao tortilla, txuleta, gazta menbrilloaren, edaria eta kafea.