Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu zuten atzoko saioa. Hurrengo saioa, Azkoitian izango da, hilaren 28an, Elkargunean. Lau bertsolari arituko dira bertsotan oholtza gainean: Amaia Agirre, Andoni Egaña, Julene Iturbe eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal arituko da. Saiorako sarrerak Azkoitiko Udalaren webgunean eta Entradium plataforman eskura daitezke.