Albisteak

Bertso tramarekin hasi dute Txikitasunian Haundi asteburua

Txikitasunian Haundi asteburua ospatzen hasi ziren atzo iluntzean Arroabean. Bertso trama emanaldiarekn eman zioten hasiera ekintzaz betetako asteburuari. Eli Pagola, Maider Arregi, Jokin Bergara eta Maialen Akizu bertsolariak igo ziren frontoiko oholtza gainera eta saio ederra eskaini zuten.

Gaur, larunbata, ‘Arrua bira’ egiten ari dira auzotarrak goizeko 9:00etan hasita. Arratsaldean IV. Txikitasunian Haundi mus txapelketa jokatuko dute eta iluntzean, berriz, Iratzar erromeriak kontzertua eskainiko du.

Asteburuari amaiera biribila emateko, baserritar eta artisauen azoka egingo dute, biharĀ  goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Inguruko barazki, ogi, gazta, esti, arropa, bitxi edota xaboiak eskuratzeko aukera izango da bertan. 23 postu baino gehiago egongo dira eta taloak dastatzeko aukera ere izango da.

Argazkiak: Txikitasunian Haundi elkartea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide