Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bertso Urtie egitasmoaren baitan, Bertsolari Gazteen Saioa izango da ostiralean Gaztetxean, gaueko 22:00etan hasita. Erniarraitzek antolatutako saioa izango da eta Haizea Arana, Oihana Arana, Julene Iturbe, Imanol Albizu, Aner Peritz eta Gorka Pagonabarra bertsolari gazteak arituko dira Jon Ander Iriondo gai jartzailearen agindutara.
Ez da aurrez sarrerarik hartu beharko eta doan izango da bertso saioa.