Albisteak

BERTSOLARITZA PROTAGONISTA IZANGO DA URRIAN

Urrian bertsolaritzarekin lotutako hiru ekitaldi izango dira Zestoan: “Piano bat bertsotan” ikuskizuna, Julio Soto bertsolariaren hitzaldia eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saioa. Zestoako Udalak bertsolaritza “hauspotu” nahi du, eta ekitaldi hauek horren ondorio dira.

Danbolinen 15. urteurrena ospatzeko, urriaren 16an gaueko 22:30etan, arkupetan, “Piano bat bertsotan” ikuskizuna izango da. Jagoba Astiazaran, BeƱat Gaztelumendi, Joana Ortega eta Sebastian Ustarroz izango dira protagonistak.
Urriaren 30ean, Julio Sotoren hitzaldia izango da udal liburutegian. “Bertsolariaren ahotik”. Entzuleak zenbat bider jarri nahi izan du bertsolariaren lekuan ondorengo galderak eginez: Nola antolatzen du bertsolariak bertso bazkari edo afari bat? Zein eskema jarraitzen du? Zeri erreparatzen dio? Nola prestatzen du jaialdi bat? Eramaten al du doinu, neurri, jarrera zehatzik aukeratuta? Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean? Galdera hauei eta horren bueltan suertatzen direnei erantzuten saiatuko da Julio Soto, Nafarroako txapelduna.
Azkenik, urriaren 31an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako hirugarren saioa izango da Zestoan. Kiroldegian izango da, 17:30ean hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide