Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaztelekuak bi jarduera berezi prestatu ditu Pazko Asteko oporraldirako, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBHko ikasleei zuzenduta.
Lehen hitzordua apirilaren 24an, ostegunez, izango da. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, ginkana batean parte hartuko dute hiru orduz.
Bigarren ekintza, berriz, apirilaren 25ean, ostirala, izango da. Egun osoko irteera antolatu dute Bizkaiko GueƱes herrian dagoen Bizkaia Park Abentura jolas gunera. Irteerara joan nahi dutenek 15,45 euro ordaindu beharko dute.
Bertaratzeko autobus zerbitzua egongo da:
Irteera Zestoan: 9:00etan, gurutzetik.
Irteera Aizarnan: 8:45ean, plazan.
Irteera Arroabean: 8:45ean, Olaetako autobus geltokian (Zestoarako norabidean).
Txangoaren amaieran, 17:00 eta 17:15 artean izango da itzulera.
Bi ekintzetan parte hartu nahi dutenek apirilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, WhatsApp bidez mezua bidalita zenbaki honetara: 688 68 40 29.