Albisteak

Bi hilean behin ibilbide luzeak egingo dituzte Zestoa Osasuntsu programaren barruan

Pasa den hilean hasi zuten ikasturtea Zestoa Osasuntsu programako partaideek. Ikasturte honetan berrikuntza bat izango dute: bi hilabetetik behin ibilbide luzeagoak egingo dituzte, hileko bigarren ostegunean. Saio horiek bide luzeak egitea gustuko dutenei zuzendutakoak izango direla adierazi du Ana Carrere Zestoako Udaleko kirol teknikariak.

Azaroaren 10ean egingo dute ibilbide luzea lehen aldiz, eta Zestoatik Azpeitiara joango dira oinez. Goizeko 9:30ean irtengo dira kiroldegiko aterpetik eta autobusez itzuliko dira herrira 12:30ak inguruan.

Hileroko hitzordua

Bihar, osteguna, hileroko hitzordua izango dute programan parte hartzen dutenek. Ohiko ibilalditxoa egingo dute, Zestoa inguruan, goizeko 10:30ean hasita. Amaieran hamaiketako eder bat egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide