Albisteak
Bi hitzaldi eta BTT irteera izango dira aurtengo Mendi Astean
— 2022-10-27Azaroaren 9tik 12ra izango da Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatzen duten mendi astea. Mendizaleek bi hitzaldirekin eta BTT irteera bikain batekin gozatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 9an, asteazkena, Garazi Abasolo nutrizionistak “Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!” hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderon. Azaroaren 11n, Jon Artano zestoarrak “Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)” saioa eskainiko du ordu berean.
Mendi asteari amaiera emateko, BTT zeharkaldia antolatu dute azaroaren 12rako. Zestoa-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Altzola-Aizarna-Zestoa ibilbidea egingo dute, goizeko 8:30ean hasita.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide