Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bi kasu positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak azken 24 orduetan egindako PCR probetan Zestoan. Intzidentzia tasa, 100.000 biztanleko 130,45 kasukoa da herrian.
Osakidetzak 10.022 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken orduetan eta horietatik 428 positibo detektatu dira: 184 Bizkaian, 180 Gipuzkoan eta 58 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 6 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 238 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 51 ZIUn. Nafarroan, berriz 272 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan.