Albisteak

Bi kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak Zestoan

Bi kasu positibo zenbatu zituen atzo Osakidetzak Zestoan. Eskualdean, 66 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 15 gutxiago: 11 Azpeitian, 23 Azkoitian, 6 Zumaian, 16 Zarautzen, 5 Orion, 2 Getarian, 2 Zestoan eta bakarra Aian. Aizarnazabal eta Beizaman ez dute kasurik atzeman. Azpeiti, Azkoiti, Orio eta Zumaian semaforo gorriak piztuta jarraitzen du.

Positiboak goraka jarraitzen dute EAEn. Osakidetzak 14.668 PCR eta antigeno proba egin ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.461 positibo detektatu dira: 671 Gipuzkoan, 621 Bizkaian eta 152 Araban. Atzo egindako frogen %10,0ak emaitza positiboa izan dute. EAEtik kanpo bizi diren 9 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 462 pertsona daude ospitaleratuta eta horietatik 111 daude ZIUn. Nafarroan, positibo kopuruak gora du. 4.359 froga egin dituzte azken 24 orduetan eta horietatik 420 positibo zenbatu dituzte, atzo baino 77 gehiago. Nafarroan 420 daude ospitaleratuta eta horietatik 61 daude ZIUn.

Egoera aztertuko dute gaur arratsaldean

Gaur bilduko da Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordea. Bileran egoera aztertuko dute eta neurri berriak ezarriko dituzten erabakiko  dute. Eusko Jaurlaritzako Bingen Zupiria bozeramailea elkarrizketatu dute Euskadi Irratian eta gaurko bileran hartuko diren neurrien xedea “egoerarik arriskutsuenak” eragoztea izango dela azaldu du.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide