Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailaren datuen arabera, bi kasu positibo zenbatu dira azken bost egunetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 208,71 kasukoa da herrian.
Urola Kostan guztira 28 kasu baieztatu dira azken 24 orduetan, horietako 15, Azpeitian. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 836,93koa da bertan. Hori dela eta, kasu positiboak detektatu eta COVID19aren hedapena mugatzeko PCR bidezko behaketa selektiboa egingo dute. Azkoitian ere egin dute behaketa eta froga egin duten herritarren %1,14k eman dute positibo.