Albisteak

Bi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan herrian

Bi kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak azken 24 orduetan Zestoan. Asteburuan sei kasu zenbatu ziren eta bi datu horiek gehituta, guztira, 50 kasu positibo zenbatu dira herrian, Covid-19aren azken agerraldia hasi zenetik.

Azken orduetan, Osakidetzak 9.741 PCR proba egin ditu EAE-n eta horietatik 432 positibo detektatu dira: 198 Bizkaian, 138 Gipuzkoan eta 83 Araban. Azken 72 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 13 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 256 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide