Albisteak

Bi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan herrian

Osasun Sailaren datuen arabera, bi kasu positibo zenbatu dira azken orduetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 704,41 kasukoa da herrian (atzo 652,23  kasukoa zen).

Osakidetzak 8.953 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 625 positibo detektatu dira: 265 Bizkaian, 304 Gipuzkoan eta 55 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren pertsona bakarrak eman du.

Semaforo gorria Gipuzkoan

Gipuzkoako 16 udalerri kolore gorriz sailkatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prestatu duen semaforoan. Semaforo horrek, EAEko udalerriak COVID-19ren eraginaren larritasunaren arabera sailkatzeko balio du eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du. Udalerri horien artean daude Azpeitia, Azkoitia eta Zumaia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide