Albisteak
Bi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan herrian
— 2020-11-18Osasun Sailak emandako datuen arabera, bi kasu positibo zenbatu dituzte Zestoan azken orduetan. Datu hori kontuan hartuta, hamabi kasu atzeman dituzte azken astean herrian.
Eskualdean 48 kasu baieztatu dituzte azken orduetan, atzo baino 19 gehiago. Azpeitian eta Azkoitian zenbatu dituzte kasu gehienak: hamabi Azpeitian eta hamahiru Azkoitian. Orion zortzi izan dira positibo eman duten herritarrak, Zarautzen sei, Zumaian, Getarian eta Aian bi eta Errezilen bakarra. Aizarnazabalen eta Errezilen ez du kasurik atzeman.
Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 14.929 PCR eta antigeno froga egin ditu azken orduetan Osakidetzak eta horietatik 1.050 positibo detektatu dira, atzo baino 109 kasu gehiago. Egindako frogen %7ak eman dute positibo. Gipuzkoan 459 kasu zenbatu dituzte, 459 Bizkaian eta 122 Araban. EAEtik kanpo bizi diren hamar pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 485 pertsona daude ospitaleratuta. ZIUko unitateetan 137 gaixo daude, atzo baino lau gutxiago.
Nafarroan, 2.815 antigeno eta PCR froga egin dituzte azken orduetan eta horietatik 160 kasu positibo baieztatu dituzte, atzo baino 22 gehiago.
Egin zaitez bazkide