Albisteak

Bi kasu positibo zenbatu dituzte asteburuan Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, bi kasu positibo zenbatu dira asteburuan herrian. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 260,89 kasukoa da Zestoan. Eskualdean, 54 kasu positibo zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean, aurreko astean baino 29 kasu gutxiago. Kasu gehienak Azkoitian zenbatu dira, 19 hain zuzen ere. Azpeitian eremu gorrian jarraitzen dute, 15 kasu eta 757,22ko intzidentzia tasarekin. Zarautzen hamaika kasu atzemna dituzte, lau Orion, bi Aizarnazabalen eta bat Zumaian. Aizarnazabalen eta Biezaman ez dute positiborik zenbatu.

Osakidetzak 28.492 PCR eta antigeno proba egin ditu asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.062 positibo detektatu dira: 379 Gipuzkoan, 457 Bizkaian eta 220 Araban. EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonek ere positibo eman dute. Positibotasun tasa %3,3koa izan zen ostiralean, %3,0koa larunbatean eta %6,2koa igandean. Hiru lurraldeetan 317 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik, 97, ZIUn.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide