Albisteak
Bi positibo zenbatu ditu Osasun Sailak herrian
— 2021-02-09Osasun Sailak atzo Zestoan egindako PCR eta antigeno frogetan bi kasu positibo zenbatu dituzte. Zestoa kokatuta dagoen osasun eremuko (Zestoa – Zumaia – Getaria) intzidentzia tasa metatuak behera egiten jarraitzen du: 351,97koa da.
Eskualdean nabarmen egun du behera positiboen kopuruak. Azken asteetako datu baxuena zenbatu du Osasun Sailak Urola Kostan: bederatzi. Azpeitian zenbatu dira kasu geihenak, lau, hain zuzen ere. Eremu gorrian jarraitzen dute han baina intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Orion positibo bat gehiago atzeman dute eta intzidentzia metatuak 1.000tik gorakoa izaten jarrantzen du. Azkoitian eta Zarautzen ere kasu bana zenbatu dute eta Aian, Errezilen, Beizaman, Zumaian eta Getarian eta dute positiborik atzeman.
Ostalaritza irekita
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako ostalarien elkarteek auzitara jo zuten pasa den otsailaren 4an, Eusko Jaurlaritzak eremu gorrian dauden udalerrietako tabernak eta jatetxeak ixteko emandako agindua zela eta. Gaur, asteartea iritsi da auzitegien erantzuna: Bihartik aurrera, eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko baimena izango dutela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak.
Egin zaitez bazkide