Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bi urte ondoren, danbor hotsak entzun ahal izango dira bihar eta etzi Zestoan. Bihar, astelehena, helduen danborrada izango da, iluntzeko 22:30ean hasita. Asteartean, berriz, haurren txanda izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Hemen santakutzetako egitaraua osorik:
Maiatzak 2, astelehena
19:00etan, jaien hasiera. Kalejira: Idiakaitz Txistulari taldea, Azpeitiko Banda eta Zestoako Musika Banda
22:30ean, helduen danborrada. Elkarte eta taldeak: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda).
Ondoren, Ustekabe txaranga.
Maiatzak 2, asteartea
10:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen diana
12:30etan, Meza Nagusia, parrokian
18:00etan, umeen danborrada