Bidelan Programa azaroaren 6an jarriko da abian
— 2017-10-19Programa honen helburua bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lana eta prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz, partaide bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen laguntzea da.
Programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- 30 urte edo gehiago izatea
- Langabezian egotea
- ESO edota Eskola graduatua tituloa izatea
Interesatua bazara deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943851100 zenbakira eta Sandragatik galdetu.
Ikastaroaren programazioa, ondorengo link-ean kontsulta dezakezu:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide