Bidelan Programan izena emateko epea irekita

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Azaroaren 18tik 26a Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknikaren bidez, partaideek dinamika ezberdinak egingo dituzte bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, 1.sektorea, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide