Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Abenduaren 1, 2, 3 eta 4an, bideo partehartzaile tailerra antolatuko da Zestoan. Zine eta Bideo Eskolatik eta Producciones Escivi- Akey Films-etik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 5.000 biztanle baino gutxigo dauzkaten herrietan kultura sustatzeko proiektu bat garatuko da.
9 urtetik gorako haur eta gaztetxoek laburmetrai bat sortuko dute tailerrean. Ikus-entzunezko proiektu bat 0tik sortzen ikasiko dute, sektorean esperientzia duen lan talde batekin.
Tailerra doakoa izango da eta Alondero aretoan gauzatuko da, 16:30etik 19:30erako ordutegian. Formakuntza doakoa izango da eta izen-emateko hurrengo estekan aurkituko duzuen formularioa bete behar da.
https://forms.gle/K5ewMjoVpjcqLyQ27