Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ez da bertsoaldi luzea, grabazioaren kalitatea ere eskasa, baina polita da Pello berriz bertsotan entzutea. 2004koa da grabazioa. Urte hartan Jesus Mari Irazu eta Maialen Lujanbio ziren bertso poteoan. Pello Aizpurua “Lilibe” bikote bertsolariaren saioa entzutera gerturatu zalea zen, bakarka normalean eta Maialenek tentatzen bazuen urteren bat edo bestetan aleren bat utzitakoa da. Hauexek gure artxiboan aurkitu ditugunak:
Maialenek tentatzen du esanez Danbolinen azaltzen bada argazkia, berriz ere etortzeko baduela aitzakia. Pelloren erantzuna:
Beraz kantatutzea ez zait ajolako
aizatzakirikan behintzat ez det inolako
gerora etorri ondo ez da ez nola halako
baizik herri honetan horrela geralako