[BIDEOA] 2019ko maiatzeko udalbatza

Pasa den asteartean egin zen legegintzaldi honetako azken udalbatza. Hemen dituzue landu ziren gaiak, minutuka sailkatuta:

1. Udal Batzarrak 2019ko urtarrilaren 31n eta martxoaren 28an buruturiko saioei dagozkion Aktak onartzea, bidezkoa balitz.

2. 2019ko Aurrekontuaren aldaketa.

3. Toribio Altzaga 14ko lur zatiaren lagapena onartzea.

4. Zestoako planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa dokumentua, Irao baserriaren inguruko lurzoru urbanizaezinari eta Sastarrain baserri eskolari dagokiona. 2019Ko apirilaren 9ko Diputatuen Kontseiluaren akordiora egokitutako testu bateratua.

5. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zestoako Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldeko jarraipena egiteko.

6. Erregu eta galderak.