[BIDEOA] 3Z izeneko proiektua martxan jarri du herritar talde batek

Zahartzaroa, zaintza eta Zestoa oinarri dituen 3Z proiektua sortu berri du herritar talde batek. Datorren asteazkenean Zahartzaroa gure herrian hitzaldia egingo dute arratsaldeko 19:30ean, Jubilatuen tabernan eta han aurkeztuko dute proiektua. Gainera, San Juan Fundazioko kideak ere bertan izango dira eta esku artean dituzten proiektuen berri emango dute.

3Z-ko Rita Zabala eta Joxe Mari Olaizola ‘Riki’ herritarrekin izan gara eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

Ikusi bideoa: