Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, uztailak 16 ospatu zen Karmen eguna Arroa behean. 12:00etan mezak eman zion hasiera jaiari eta jarraian Zestoako Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskaini zuen pilotalekuan.
Arratsaldean, 17:30ean hasi ziren herri kirolak, aizkoran Mikel LarraƱaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek ibili ziren eta harri jasotzen Joseba Ostolazaren eskolako Udane eta Elene Ostolazak eta Imanol Royo Lartainek eta Jokin Eizmendik. Ondoren inguruko sagardoen dastaketa eta pintxoak eskaini zituzten frontoian, Etxebarria aita-semeak giroa alaitzen zutelarik.