[BIDEOA] Azken aldaketak argitu ditu alkateak agerraldi berrian

Maiatzaren 2tik aurrera baimenduriko irteerak eta baldintzak zein diren gogorarazi du Mikel Arregi alkateak egoera kaotiko honetan zalantza asko sortu direlako:

1.- 5000 biztanletik beherako herria garenez, ordutegi mugarik ez daukagu,goizeko 6etatik gaueko 23:00etara bitartean gauzatu ahalko dira jarduerak.

1.- Paseoak: 14 urtetik 70 urtera bitarteko pertsonek, egunean behin eta kilometro bateko distantzian egin dezakete baina orain ordubeteko epe muga hori gabe. Modu iraunkorrean egin behar da ordea, ezin da adibidez etzanda edo mahai baten paisaia kontenplatzen gelditu. Bizikidetza unitate edo familia bereko batekin joan gaitezke. Salbuespena; 70etik gorakoak eta menpekotasun egoeran daudenak familiako bat izan ordez zaintzailea edo etxeko enplegatuak ere laguntzeko aukera dago.

2.- Kirol jarduera: bakarrik egingo da eta baimendutako kirolak indibidualak dira eta ez kolektiboak. Gure kasuan mendira joan gaitezke, bizikleta, korrika… baina beti ere bakarrik egin beharko genituzke. (argi isunak egon dira!). Distantzia mugarik ez dago, baina udalerritik ezin da irten. Ordutegia goizeko 6etatik 23:00etara eta jarduera jarraian. Salbuespena berriz ere; 70 urtetik gorakoak eta menpekotasun egoeran dutenek laguntzaile edo zaintzailearekin, besteak bakarka. Garraio pribatu eta publikorik ezin da hartu jarduera hauetarako.

3.- Haurrak: 14 urtetik beherakoek goizeko 6etatik 23:00etara bitartean atera daitezke baina kilometro bateko distantzian eta ordubeteko iraupenean. Gehienez ere familia unitateko heldu batekin atera daitezke.

Zestoako lurrak noraino iristen diren ere aipatu du Mikel Arregik eta gogorarazi du zenbait tokitara joateko herri lurretatik atera behar dela eta hori ez dela posible. Erlo Azpeitia dela, Zestoako gurutzea deitzen dioguna ere ez dagoela Zestoako lurretan, Ondarbaso gainean dagoela muga…

Zalantzak argitzeko telefonoa: 656784 866

Baratze parkea

Iraetako baratze parkean, bi asteko froga eta gero, ordutegi muga kentzera erabaki da eta etxola ere ireki egingo da. Material kolektiboa erabili behar duenak, likido desinfektatzailea garbitu egin beharko du eta eskularruekin erabili behar da. Material propioa erabiltzea gomendatu dute.

Baieztatutako positibo kasuak

Azken kasua baieztatu zenetik 20 egun baino gehiago pasa dira eta berrogeialdian zeudenen kopurua ere jaitsi da, baina, gaitzak hor jarraitzen duela ez dugula ahaztu behar azpimarratu du.

Herritarrei maskarak banatzeko asmotan direla eta jostun talde bat ere martxan jartzekoak dira. Tela berezi bat eskuratze bidean dira maskara berrerabilgarriak auzolanean egiteko.

 

Bukatzeko, Santakutz jai giro berezi honetan, eskerrak eman dizkie alkateak ahal den moduan bada ere, balkoietatik festa giroa antolatu dutenei.