[BIDEOA] Danbolin bilduma osatzen

Abenduan argitaratuko dugu Danbolinen 200. alea. Zenbaki borobil hori aitzakiatzat hartuta, orain arteko Danbolin guztiak kalera atera genituen atzo. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Udaletxe azpian izan ginen pintxo eta musikaz lagunduta. Hainbat herritar hurbildu ziren arkupetara eta euren Danbolin bilduma osatzeko aukera izan zuten. Geuri ere falta zitzaizkigun hainbat ale ekarri zizkiguten beste hainbestek.

Egitasmoak izandako arrakasta ikusita, Astinduk maiatzean egingo duen Herri Azokan ere izango gara, atzo bilduma osatzeko aukera izan ez zenutenontzat.

Hemen laburpen bideoa: