[BIDEOA] Mintzalagunen ahotatik

Zestoan, AEK-k euskaltegiko eskolez gain, duela urte batzuetatik Mintzalagun egitasmoa dago. Programa horri esker, euskaraz hizketan hobeto aritu nahi dutenak eta haiei lagunduko dietenak elkartzen dira, klasez kanpoko giro informal batean. Helburua euskal hiztun berriak sortzea da, eta euskaraz mingaina askatzeko gune lasai bat edukitzea.

Hori guztia azaltzeko, Ainhoa Alberdi Zestoako Mintzalaguneko dinamizatzailearekin zein Ignacio, Marge eta Ainhize mintzalagunekin bildu gara, eta beraien esperientzia kontatu digute.