[BIDEOA] Miren Etxeberria Errota Harriaren inguruan

Asteburu honetan festa giroan murgilduko da beste urtebetez Iraeta. Bihar, hilak 21 Errota Harri harrijasotze txapelketa jokatuko dute Iraetako Santa Inesen baitan. Beñat Telleria urnietarra, Imanol Albizu Goikoetxe elgoibartarr, Jokin Eizmendi zarautzarra eta Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra lehiatuko dira. Errota Harria hiru minutuko txanda bakarrean altxatu beharko dute.

Errota Harri honek istorio luze bat du atzetik. Urtean behin ateratzen dute Iraeta Tabernatik. Miren Etxeberriak gordetzen du bertan eta berarekin izan gara harri honen inguruan hitz egiten. Hona hemen bideoa: