[BIDEOA] Noelia eta Felipe Suarezi egindako elkarrizketaren laburpen bideoa

1960tik 1978ra bitartean  torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko ekitaldia egin zuen Eusko Jaurlaritzak duela aste batzuk. 35 biktima aitortu zituzten, horien artean, Felipe Suárez Delgado Zestoako Posta eta Telegrafo Bulegoko burua izan zena. 1976an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Suárez Federico Astillerosekin Zarauztik Zestoara bueltan zetorrela. Astilleros zauritua izan zen.
Ekitaldi horretara etorri ziren Noelia eta Felipe Suarez, Felipe Suarezen seme-alabak. Bisita horretan, anai-arrebak elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Erreportajea uztaileko zenbakian izango duzue irakurgai baina hemen duzue aurrerapen txiki bat: