Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren astelehenean, urtarrilak 31, hasiko dituzte Bidezarra bidean harrizko horma berregiteko lanak. Joan den azaroko euriteen ondorioz erori zen horma. Hondakinak garbitzeko lanak egin zituzten ordan baina orain, horma berria egingo dute.
Lan horiek direla eta, Bidezarra 2,4,6,8 eta 10 zenbakien aurretik obretako makinaria sartu behar dute. Ondorioz, ezingo da autorik aparkatu Bidezarra 2,4,6,8 eta 10 zenbakien aurrean urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra (astelehenetik ostiralera). Egun horietan San Juan parkea irekiko du udalak bizilagunek autoak aparkatzeko.