Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Liburutegiak bigarren eskuko azoka antolatu du hiru ostiraletarako. Pasa den ostiralean egin zuten aurreneko saioa. Bihar izango da bigarrena eta datorren ostiralean azkena.
Liburutegian errepikatuta dauden aleak bota ordez, bigarren aukera bat eman eta liburua beste esku eta begi batzuek gozatzea da udako ekimen honen helburua. Goizeko 9:00etatik 12:30era izango da liburuak erosteko aukera, bi eta lau euroren truke.