Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Liburutegiak bigarren eskuko azoka antolatu du datozen hiru ostiraletarako, uztailak 7, 14 eta 21. Liburutegian errepikatuta dauzkagun aleak bota ordez, bigarren aukera bat eman eta liburua beste esku eta begi batzuek gozatzea da udako ekimen honen helburua. Goizeko 9:00etatik 12:30era izango da liburuak erosteko aukera, bi eta lau euroren truke.