Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Bihar, ekainak 2, jarriko dituzte salgai aurtengo Zestoako Antzerki Asteko sarrerak. Eromen Produkzioakek antolatutako egitaraua ekainaren 24tik 28ra egingo dute aurten, eta haurrei zein helduei zuzendutako zazpi antzezlan eskainiko dituzte Caravan Parken zein Kultur Etxean.
Bonu osoak 25 euro balioko du, eta 18 urtetik beherakoek %50eko deskontua izango dute. Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira, eta bertan eskudiruz ordaindu beharko dira.
Horrez gain, ekainaren 5ean kaleko salmenta eta informazio puntua jarriko dute arratsaldez, eta ekainaren 6tik aurrera internet bidez ere eskuratu ahal izango dira, Entradium plataformaren bidez.
Aurtengo egitarauan honako lanak izango dira ikusgai: “Deus ex machina”, “Aitaren etxea”, “Pinus Sylvestris”, Dejabú konpainiaren “Itzulera”, Eromeneko nerabe taldearen “Bunkerra” eta Mar-Mar Teatroaren “Elara, bidaia bat izarretara”.